110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Ikusirik Ibargoitiko Udalak, 2025eko maiatzaren 9an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuela behar diren izapideak abiatzea, aipatutako tokiko ehiza-barrutia eratzeko.

Aditzera ematen da ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan, Elon, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak sartzeari proiektatutako barruti horretan. Hori dena, bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea).

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Ibargoiti.

Ibargoitin, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2506843