2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko lehen seihilekoari dagokionez
Aditzera ematen da 2025eko ekainaren 16an bukatuko dela lurraren kontribuzioaren (landa-lurra eta hiri-lurra) lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko lehen seihilekoari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, horretarako egoki den ordainagiria aurkeztuz, entitateak ezarritako ordutegian, eta Murillo el Cuendeko Udalaren egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.murilloelcuende.es/.
Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legearen araberako errekarguak eta interesak, eta kobratuko dira premiamendu bidez.
Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2506589