110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia ematea. Garajeak

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2025eko maiatzaren 9a.

Titularra: Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA.

Jarduera: garajeak, 10 etxebizitza eta trastelekuak dituen eraikin baterako.

Tokia: 3. poligonoko 591. lurzatia, Ororbia.

Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2506900