2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Makinak konpontzeko lantegia
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 9/2025/AACC.
Sustatzailea: Mantenimientos Industriales Tudela SL.
Jarduera: makinak konpontzeko lantegiaren jarduera ezartzea.
Tokia: Las Labradas industrialdea, Tafalla kalea (Aragoi bidea), D-16 nabea, izkina egiten duela Gaztela eta Leon bidearekin("Naves Rioja") (38. poligonoa, 459. lurzatia, 2. azpiarea, 31. unitatea).
Tuteran, 2025eko maiatzaren 14an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2507049