110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilea izendatzea

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2025eko maiatzaren 15ean, 49/25 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Mankomunitate honetako buruaren 116/22 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).

Merezimendu-lehiaketak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamenak aurkeztu zituen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita.

Aditzera eman behar da ezen, proposatu ziren izangaien artean, María del Rosario Molinero Turrillasek frogatu zuela ezinbesteko arrazoi bat izatea eskaturiko agiriak ezarrita zegoen epean ez aurkezteko; hala, arrazoi hura onartu egin zen 2024ko azaroaren 15eko 155/24 Ebazpenaren bidez.

Ezinbesteko arrazoia desagertutakoan, eskaturiko agiriak aurkeztu zituen izangaiak, eta egiaztatu zen eskatzen ziren baldintzak betetzen zituela; bidezkoa da, beraz, izendapena egitea eta egoki den lanpostu hutsa esleitzea. Hori dela eta,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea María del Rosario Molinero Turrillasen izendapena Mankomunitate honetako lan-kontratudun finko gisa, eta lanpostu huts bat esleitzea, jarraian adierazitakoaren arabera:

IZEN-DEITURAK

LANPOSTU ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

María del Rosario Molinero Turrillas

018

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

%66,66

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko ekainaren 5ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2025eko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2507197