2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa 2025erako karga-tasetan. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2025eko maiatzaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako karga-tasen, tasen eta prezio publikoen aldaketa. Horien behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an.
Aldaketa hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aldaketaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.
Santakaran, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2506846