110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Mekanikako lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Oscar Plazaola Araiz.

Jarduera: mekanikako lantegia.

Tokia: C/A, 9. nabea. Barañaingo industrialdea.

Barañainen, 2025eko apirilaren 9an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2506965