1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
87C/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Baigorri Argitaletxea SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Baigorri Argitaletxea SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2024. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31008532012006), erregistro honetan 2025eko apirilaren 10ean sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2025eko apirilaren 7an izenpetu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
BAIGORRI ARGITALETXEA SA
SOLDA TAULA EGUNERATZEKO AKORDIOA
Akordioaren testua.
Baigorri Argitaletxea SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldata taularen eguneratzeari buruzko akordioa.
2024ko hitzarmen kolektiboaren bukaeran, eranskin moduan, solda taula agertzen da. Gaur, bi aldeak bildu egin dira, eta Baigorri Argitaletxea SA enpresaren 2024ko hitzarmen kolektiboan agertzen den solda taula berritzea adostu dute. Zehazki, %2,6ko igoera aplikatuko da.
Igoerak urtarriletik aurrera izanen du eragina. Taula horrela geratuko da:
2025eko soldata taula:
Erredaktorea 1: 1.869,32.
Erredaktorea 2: 1.748,92.
Erredaktorea 3: 1.651,90.
Erredaktorea 4: 1.386,07.
Erredaktorea 5: 1.210,27.
Erredaktorea 6 (praktiketan): 1.184,00.
Diseinatzailea 1: 1.651,90.
Diseinatzailea 2: 1.386,07.
Diseinatzailea praktiketan 1.184,00.
Erredakzioko laguntzailea 1: 1.452,86.
Erredakzioko laguntzailea 2: 1.243,78.
Adm. goi-mailako ofiziala 1: 790,04.
Adm. 1. mailako ofiziala: 1.243,78.
Adm. 2. mailako ofiziala: 1.184,00.
Adm. laguntzailea: 1.184,00.
Telefonista: 1.184,00.
1. mailako teknikaria: 1.869,32.
2. mailako teknikaria: 1.748,92.
3. mailako teknikaria: 1.651,90.
Teknikaria praktiketan: 1.184,00.
Karguagatiko plusak:
Erredaktore burua: 698,51.
Arloko burua: 522,43.
Publikazio burua: 522,43.
Kronista: 314,88.
"Ondokoa 1": 207,55.
"Ondokoa 2": 92,61.
Administrazioburua 1: 476,01.
Administrazioburua 2: 356,02.
Teknikariburua: 314,88.
Iragarkiaren kodea: F2506156