2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Zarrazkazteluko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Karga-tasak, tasak eta prezio publikoak argitara eman ziren 2025ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, eta jendaurrean egon dira 30 egun balioduneko epean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, jarraikiz xedatuari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua). Halaber, testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zarrakaztelun, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
1.–ZERGAK
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezartzen dituen tarifak. %50eko murrizketa onetsi da ibilgailu elektrikoetarako.
–Eraikuntzen gaineko zerga:
- %3,80, proiektua duten lizentzia eskaerak.
- %5,00, proiekturik gabeko lizentzia eskaerak.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,38.
–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,80.
2.–TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
1.–Kirol instalazioak.
–Igerilekuak:
- Helduen abonuak: 64 euro.
- 12 urtetik beherakoen abonuak: 34 euro.
- 12 urtetik 16ra bitartekoen abonuak: 45 euro.
- Erretirodunen abonuak: 34 euro.
- Hamabost eguneko abonuak helduendako: 40 euro.
- Hamabost eguneko abonuak 12 urtetik beherakoendako: 25 euro.
- Hamabost eguneko abonuak 12 urtetik 16ra bitartekoendako: 30 euro.
- Helduen sarrerak: 6 euro.
- Haurren sarrerak: 3 euro.
- Erretirodunen sarrerak: 3 euro.
- Familia ugariak, pentsiodunak eta desgaitasunak dituztenak: %20ko deskontua.
IGERILEKUAK. Deskontua egiteko familia ugariari, minusbaliotasuna dutenei, pentsiodunei, erretirodunei... indarreko agiriak aurkeztu beharko dira.
Denboraldiko abonu bat baino gehiago eskuratzen dituzten familia-unitateetan, lehenbizikoa –betiere zenbateko handienekoa– ezarritako prezioan eskuratuko da; bigarrena %10 merkeagoa izanen da; hirugarrena, %20 merkeagoa, eta laugarrena %30, eta horrela gainerakoak. Familia-unitatean, eskuratu beharreko lehen abonuak helduenak izanen dira, eta horiexetan aplikatuko dira lehenik deskontuak; aldi berean eskuratu beharko dira familia-unitatearen abonu guztiak, deskontuak aplikatu ahal izateko. Familia ugariek hautara izanen dute bi aukeren artean komenigarriena zaiena.
Familia-unitatea hauek osatzen dute: legezko guraso edo tutoreek eta 24 urtetik beherako ondorengoek, familia-unitatearen mendekoak badira.
Erretiroduna edo pentsioduna izanen da titular nagusia soil-soilik, ez osasun txartelari edo familia-unitateari atxikitako familiakoak. Pentsioduntzat hartuko da diru-sarrera gisa pentsioa soilik duena. Ez erretirodun ez pentsiodun direnen kasuan, bonu horren onuradun izaten ahalko dira Estatuak erretiroa hartzeko ezarritako adinera iristen direnetik aurrera.
Edozein motatako desadostasunik egonez gero, abonatuak kuota arrunta ordaindu beharko du; dagoen egoera aztertuko da eta, udal organoak onartuz gero, dagokion itzulketa eginen da.
–Kiroldegia:
- Pistak erabiltzea, 16 urtetik gorakoek: 20 euro.
- Pistak erabiltzea, 16 urtetik beherakoek: 7 euro.
- Kiroldegiko eta beste eraikinetako goi-goiko aretoak: 4 euro orduko.
–Padela:
- 6 euro orduko.
- 9 euro ordu eta erdia.
–Pilotalekua:
- 6 euro orduko.
- 9 euro ordu eta erdia.
Padelerako eta pilotalekurako 30 euroko bonuak hartzen ahalko dira 6 ordutarako, eta 50 euroko bonuak 12 ordutarako.
–Indoor aretoa (bizikleta):
- Saioaren prezioa: 2 euro.
- Bonua (10 saio): 15 euro (1 hilabetera iraungitzen da).
- Bonua (20 saio): 35 euro (3 hilabetera iraungitzen da).
2.–Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta zoladuran edo espaloietan edozein iraultze egiteko.
- Zangak irekitzea: merkatuko balioaren prezioa, une bakoitzekoa.
3.–Herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak egiteko ordenantza.
–Lurzoruko aprobetxamendua:
- Merkatu txikiak, metro lineal bakoitzeko: 1,65 euro.
- Azoka txikiak: 2,80 euro.
- Taberna-ibilgailuak: 12,50 euro.
- Salmentako ibilgailuak: 12,50 euro.
–Lurpeko aprobetxamendua:
- Paraturiko tanga bakoitzeko: 335 euro.
- Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko, urtean: 6,70 euro.
–Kaleak okupatzea, obra-hondakin eta bestelakoekin, obrak egiteko:
- Lehenbiziko hilabetean: 0,35 euro/m².
- Lehenbiziko hilabetetik aurrera: 0,45 euro/m².
–Kalea moztea:
4.–Zinema.
- Helduen sarrera: 4,5 euro.
- 10 sarrerako abonamendua: 35 euro.
- Haurren sarrera: 4 euro.
- 10 sarrerako abonamendua: 30 euro.
5.–Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
- Ziurtagiriak egitea: 1 euro.
- Fotokopia konpultsatua: 1,50 euro.
- Konpultsa: 1 euro.
- Artxiboko kontsulta: 15 eguneko gehieneko epea.
3.–JARDUERA SAILKATUETARAKO PREZIOAK
Jarduera sailkatuen arloko aholkularitzarako prezioak eta tarifak izanen dira Nafarroako Ingurumen Kudeaketak ezarritakoak:
TALDEAK | AZALPENA | TARIFA |
Karg. gabe | Erregistratutako barne-jarduketak KARGURIK GABE | 0 euro |
Jard. Sailk. 1. mota | Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (LEHEN TXOSTENA) | 220 euro |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BIGARREN TXOSTENA ETA HURRENGOAK) | 170 euro |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (ALEGAZIOEN GAINEKO TXOSTENA) | 110 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (LEHEN TXOSTENA) | 275 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (LEHEN TXOSTENA) (PERTSONEN SEGURTASUNERAKO ARRISKUTSUAK DIREN JARDUERAK) | 390 euro |
| Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BISITAREKIN) | 500 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BISITAREKIN) (PERTSONEN SEGURTASUNERAKO ARRISKUTSUAK DIREN JARDUERAK) | 710 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BIGARREN TXOSTENA ETA HURRENGOAK) | 170 euro |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (LEHEN TXOSTENA) | 330 euro |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BIGARREN ETA TXOSTENA HURRENGOAK) | 250 euro |
Jard. Sailk. 2. mota | Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (ALEGAZIOEN TXOSTENA) | 170 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (LEHEN TXOSTENA) | 390 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BISITAREKIN) | 710 euro |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (BIGARREN TXOSTENA ETA HURRENGOAK) | 220 euro |
Kontsultak | Kontsulta bati erantzuteko txostenak | 170 euro |
Kontsulta bati erantzuteko txostenak (BISITAREKIN) | 500 euro |
Kontsulta bati erantzuteko txostenak (BIGARREN TXOSTENA ETA HURRENGOAK) | 110 euro |
Jarduera kaltegabeak | Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (LEHEN TXOSTENA) | 110 euro |
Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (BIGARREN TXOSTENA ETA HURRENGOAK) | 85 euro |
Txostenak, jarduera kaltegaberako irekitzeko lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (LEHEN TXOSTENA) | 170 euro |
Txostenak, jarduera kaltegaberako irekitzeko lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (BISITAREKIN) | 375 euro |
Txostenak, jarduera kaltegaberako irekitzeko lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (BIGARREN TXOSTENA ETA HURRENGOAK) | 110 euro |
Itzulketa | ITZULKETAK txostenak (igorritako agiriak aztertzea eta horiek itzultzea) | 85 euro |
Iragarkiaren kodea: L2506473