2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Taberna, elikagaien prestakuntzarekin: pizzeria
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
Espediente zenbakia: 2/2025/AACC.
Sustatzailea: Celihueta&Catalán SL.
Jarduera: tabernaren jarduera ezartzea (elikagaien prestakuntzarekin): pizzeria.
Tokia: Muro kalea 17-bis, behea (5/978/3/7) (5. poligonoa, 978. lurzatia, 3. azpieremua, 7. unitatea).
Lizentzia eman den eguna: 2025eko maiatzaren 9a.
Tuteran, 2025eko maiatzaren 9an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2506904