2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Etxeko animalien gorpuak errausteko udal zerbitzuaren tasa (katuak, zakurrak eta hudoak). Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
1. Hasiera batez onestea tasa bat, etxeko animalien gorpuak errausteko udal zerbitzurako (katuak, zakurrak eta hudoak), espedientearen arabera.
2. Erabaki hori jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Halakorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Ablitasen, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2506565