110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Artazuko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

Kontribuzio-zergako zerga-oinarriaren murrizketak onetsi dira, balorazio-txosten berria onetsi eta hurrengo hiru urteetarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 138. artikuluan ezarritako baldintzetan koefiziente hauek aplikatzearen ondorioz:

c1 koefizientea, txostenaren indarraldiaren lehenbiziko urtean aplikatzekoa

c2 koefizientea, txostenaren indarraldiaren bigarren urtean aplikatzekoa

c3 koefizientea, txostenaren indarraldiaren hirugarren urtean aplikatzekoa

0,75

0,50

0,25

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,50.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, %12.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Hilerriko zerbitzuak

1.–Ehorzketak:

a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsita.

b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225 euro.

–Errautsetarako kutxa edo urna: 125 euro.

–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.

2.–Hobitik ateratzea:

Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.

Ezkontza zibilak egitea

175 euro ezkontza bakoitzeko.

Administrazio izapideak

Agiriak ematea eta izapidetzea:

I. epigrafea.–Eskabideak eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik ematen den agiri bakoitzeko 2 euro.

b) Planoak.

Artazuko herriko plano bakoitzeko: haren kostua.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiri bakoitzeko, 2 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.

c) Txostena, alderdi batek eskaturik, ziurtapenarekin edo gabe: txostenaren kostua.

d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.

e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak ematea: 2 euro.

Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.

III. epigrafea.–Fotokopiak.

–DIN A-4 fotokopiak: 0,25 euro.

IV. epigrafea.–Konpultsak.

–Agirien konpultsak: orri bakoitzeko, 1 euro.

V. epigrafea.–Inprimakiak.

–TMIZ, EJZ edo katastroan alta edo aldaketa egiteko inprimakiak: 1 euro.

VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantza bakoitza: 6 euro.

–Aurrekontu bakoitza: 6 euro.

–Informazioa CDetan: 6 euro.

VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak ematea.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenak: txostenaren kostua.

VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.

–Baimen bakoitza: 12 euro.

IX. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak eta kanpoko txostenak eskatzen dituzten espedienteak izapidetzea.

–Txosten bakoitza: haren kostua.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintza txostenak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz izapidetzen diren espedienteetan.

–Aldizkari Ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haien kostua.

–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzeagatik: haien kostua.

XI. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.

–Txosten bakoitza: haren kostua.

–Kontsulta bakoitza: haren kostua.

Udal igerilekuetako prezioak

–Udako denboraldirako tasak:

  • 18 urtetik gorakoak: 67 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 56 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 46 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 46 euro.

–Egun osoko sarrerak:

  • 18 urtetik gorakoak: 7 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 6 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.

–Astebeterako sarrera:

  • 18 urtetik gorakoak: 25 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 21 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 17 euro.

–Igerilekuetan egun erdiz sartzeko:

  • 18 urtetik gorakoak: 4 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Artazun, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2506504