110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Irakaskuntza, ETI San Juan ikastetxe bateratu politeknikoan

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Espediente zenbakia: 3/2025/AACC.

Sustatzailea: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Jarduera: irakaskuntza-jarduera duen ETI San Juan ikastetxe bateratu politeknikoaren eraikina eguneratzea.

Tokia: San Juan 6 (eraikina), izkina egiten du Dominicas kalearekin (5. poligonoa, 1142. lurzatia, 1. azpieremua, 1. unitatetik 4.era).

Lizentzia eman den eguna: 2025eko maiatzaren 9a.

Tuteran, 2025eko maiatzaren 9an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2506906