2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Ikusirik Untzitiko Udalak, 2025eko maiatzaren 7an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuela behar diren izapideak abiatzea, aipatutako tokiko ehiza-barrutia eratzeko.
Aditzera ematen da ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan, Elon, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak sartzeari proiektatutako barruti horretan. Hori dena, bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea).
Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Untziti (salbu Mugetaxarra).
Untzitin, 2025eko maiazaren 7an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2506576