2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Zabaltzako Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zabaltzan suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aipatutako epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Arraitzan, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2506568