110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2025-2026 ikasturterako, izena emateko eta parte hartzeko Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2025-2026 ikasturterako, izena emateko eta parte hartzeko Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zangozan, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2506481