110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 167. lurzatian. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena Agoizko 1. poligonoko 167. lurzatian dagoen eraikin baten altuera handitzea (Plaza kalea 5). Lis Marlis Puentes Gonzálezek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2506765