1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA: energia elektrikoa biltegiratzeko baterien instalazioa, "Montes de Cierzo I berrindartua BESS" izenekoa, Tuterako udal mugartean. Espedientearen kodea: 1053-5-2-CE.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoa betez, bai eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoa ere (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), 30 egun balioduneko epean jendaurrean jarri ziren "Montes de Cierzo I berrindartua BESS" izeneko energia elektrikoa biltegiratzeko baterien instalazioaren proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, iragarkia jarrita 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19koan.
Sustatzaileak aldaketa batzuk egin dituenez tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko, eta arestian aipatutako ondorio berberetarako, bigarrenez jartzen da jendaurrean honako espediente hau:
–Deskribapena: energia elektrikoa biltegiratzeko baterien instalazioa, "Montes de Cierzo I berrindartua BESS" izenekoa, 14,26 MW-eko potentzia instalatua eta 28,51 MWh-ko edukiera duena, lur gainean instalatua, eta hari loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Tuterako udal mugartean.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.
–Sustatzailea: Eólica Montes de Cierzo SLU.
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Instalazio horrek hibridatu egiten du "Montes de Cierzo I berrindartua" haize-parkea (espediente kodea: 1053-5), gaur egun tramitatzen ari dena.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1053-5-2-ce-bigarren
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 15ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
"MONTES DE CIERZO I BERRINDARTUA BESS" IZENEKO ENERGIA ELEKTRIKOA BILTEGIRATZEKO BATERIEN INSTALAZIOAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK - BESS INSTALAZIOA | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Azpilurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / laborea | Azal. (m²) | Okupazio iraunkorraren azalera (m²) | Aldi baterako okupatuko den azalera (m²) | Sarbidearen okupazio azalera (m²) |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 41 | 330 | A | 310000000002283194EJ | Lehorrekoa | 66.931,34 | 233,61 | 216,16 | 0 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 279 | B | 310000000001383138AG | Basoa-Larreak | 1.705,58 | 123,74 | 55,82 | 0 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 240 | A | 310000000001383099TO | Basoa-Larreak | 1.868,89 | 372,99 | 17,16 | 0 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 241 | A | 310000000001383100TO | Lehorrekoa | 4.235,04 | 1008,63 | 182,25 | 7,56 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 242 | A | 310000000001383101YP | Lehorrekoa | 40.833,32 | 92,07 | 104,38 | 204,65 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 242 | B | 310000000001383101YP | Basoa-Larreak | 2.224,67 | 0 | 0 | 70,02 |
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK - ERDI TENTSIOKO LURPEKO LINEA (20 KV) | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Azpilurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / laborea | Azalera (m²) | Okupazio iraunkorraren azalera (m²) | Aldi baterako okupatuko den azalera (m²) |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 241 | A | 310000000001383100TO | Lehorrekoa | 4.235,04 | 7,77 | 138,65 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 242 | A | 310000000001383101YP | Lehorrekoa | 40.833,32 | 101,03 | 1.018,14 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 43 | 242 | B | 310000000001383101YP | Basoa-Larreak | 2.224,67 | 98,86 | 1.187,61 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 92610 | - | Bidea | Elkorra | 10.677,00 | 30,59 | 424,94 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 41 | 91070 | - | Bidea | Elkorra | 43.040,00 | 10,96 | 111,50 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 41 | 336 | A | 310000000001382892QT | Lehorrekoa | 50.887,28 | 28,85 | 298,48 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 248 | A | 310000000001383107SH | Lehorrekoa | 65.051,07 | 142,93 | 1.584,11 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 292 | A | 310000000001383150JZ | Basoa-Larreak | 812,85 | 10,7 | 116,85 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 261 | A | 310000000001383120LM | Larreak | 7.908,59 | 63,40 | 671,69 |
Tuterako Udalaren herri-lurrak | TUTERA | 42 | 293 | A | 310000000002283196TL | Eraikina | 685,51 | 7,58 | 93,30 |
Iragarkiaren kodea: F2507122