2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena Mendazako udal-mugartean. Hasierako onespena
Mendazako Udalak, 2021eko maiatzaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena Mendazako udal-mugartean, eta erabaki hori argitaratu zen 2021eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ean. Osoko Bilkurak 2023ko azaroaren 29an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen aipatutako ordenantza aldatzea. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendazan, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2506830