2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2025eko maiatzaren 7an, 41/2025 Ebazpena onetsi zuen:
Ikusirik ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena 2025. urterako egutegi ofiziala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunena, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta, orobat, ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
Ebazten dut:
Lehenbizikoa.–Onestea 2025erako jaiegunen lan-egutegia, Moncayoko Ur Mankomunitateko bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:
Bigarrena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025. urteko jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek joko dira lanik gabeko eguntzat, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: maiatzaren 2a eta abenduaren 24a, 26a eta 31. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da.
Laugarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorra 08:00etatik 15:00ak arte egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta, ediktu bidez, Moncayoko Ur Mankomunitatearen iragarki-taulan ere.
Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluari, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.
Zazpigarrena.–Ukitutako langileei igortzea langile taldeen barne-egutegia.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateko udal langileen sindikatu-ordezkariei.
Corellan, 2025eko maiatzaren 7an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2506559