2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
2025erako tasak eta zerga-tasak
Marañongo Udalak, 2024ko abenduaren 16an egindako bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen erabaki bat, 2025eko tasak eta zerga-tasak ezartzeko.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta ez denez alegaziorik egin haien aurka, argitaratzen dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,30.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, jarraikiz balio-gehikuntzaren sortzealdiari. Hain zuzen, izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Tasei dagokienez, erabaki da 2024an bezala uztea:
–Etxeko zaborren tasa: Kanpezuko Kuadrillak 2025eko ekitaldirako onesten dituenak.
–Ur kontsumoaren tasa: 25 euro.
–Argiteriaren mantentze-lana: 15,03 euro.
–Estolderiaren mantentze-lana: 12,02 euro.
–Udal baskula: tasa kendu egiten da erroldatuentzat. Erroldatu gabe daudenek ordaindu beharko dute Udal baskularen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritakoa.
–Dokumentuak eta txostenak egiteko tasa, jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturik: txostenak egiten dituen enpresak aurkeztutako fakturaren arabera.
–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak aurkezten duen fakturaren arabera.
–Ehorzteko tasa: Ordenantza, arautzen duena Marañongo hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubideak eta tasak (iragarri zen 2016ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean).
Marañonen, 2025eko martxoaren 17an.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L2506745