2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Udal ordenantza, arautzen duena lagun egiteko animaliak edukitzea. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena lagun egiteko animaliak edukitzea Ablitasen.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ablitasen, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2506566