110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 0000109/2025 prozedura laburtua, hizpide duena eskabide bat, hasiera eman dakion ondare-erantzukizunaren espediente bati

Eskabide bat egin zen 2023ko urtarrilaren 9an, eskatzeko hasiera eman zekiola ondare-erantzukizunaren espediente bati. Administrazioaren isiltasuna jaso zuen erantzun. Hala, Francisco Javier Martínez Monrealek administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen horren kontra, María Jesús García Narvarte ordezkatuz. Errekurtso horri dagokio 0000109/2025 prozedura laburtua, eta Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak udal honi eskatu dio behar diren epatzeak egin ditzala prozedura horretan.

Azaldutakoarekin bat, eta jasotako errekerimenduari jarraikiz, interesdunak epatzen dira, ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, horrela betez uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Vianan, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2507027