2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 518., 519. eta 520. lurzatietan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia, Juan Manuel Aldeondo Sarasa nekazaritza-ingeniariak idatzi duena, eta Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsi duena V202401199 zenbakiarekin (espediente-zenbakia: E202400497), 2024ko abenduaren 3an. Planak Ribaforadako 3. poligonoko 518., 519. eta 520. katastro-lurzatiak ukitzen ditu, Ribaforadako Udal Plan Orokorreko S2 sektorearen barnean, eta helburu du 50.786,84 m²-ko azalerarekin zedarritzea "UE-APEX" (S2 sektorea, hiri-lurzoru finkatua) exekuzio-unitate berria eta hirigintzako determinazio zuzenak finkatzea (lerrokadurak, sestrak, bolumetria, erabilera bateragarriak, etab.), Udal Plan Orokorrean indarra duten erabilera xehatuei eta eraikigarritasunari eutsita.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Ribaforadan, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2507744