2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUBITZAKO KONTZEJUA
Herri-larreak enkantean
Subitzako Kontzejuak enkante publiko bat iragartzen du, errentan har daitezen Kontzejuaren herri-lur batzuk, ondotik identifikatzen direnak, 8 urterako, eta ondotik azaltzen diren tasekin:
POLIGONOA | LURZATIA | LURZATIAREN AZALERA (ha) | ENKANTEA HASTEKO PREZIOA (EUROAK) |
7 | 563 | 24,58 | 300,00 |
7 | 385 | 28,24 | 467,06 |
7 | 290 | 24,18 | 400,00 |
7 | 289 | 35,40 | 585,46 |
Subitzako kontzeju-etxean eginen da enkantea (Kale Nagusia 5, Subitza). Nafarroako Kontrataziorako Atarian argitaratzen den iragarkian esanen da noiz eginen den, eta, betiere, gutxienez ere hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu ondotik.
Aztertu nahi duenaren eskura dago Idazkaritzan, baita Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere, eta bertan argitaratuko da enkantea arautzen duen baldintza-agiria.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek aurkeztu beharko dituzte I. eta II. eranskinak, gehitzen zaizkionak aipatutako baldintza-agiriari, dagokion epearen barnean, hots, Nafarroako Kontratazioaren Atarian adierazitako epearen barnean, eta, orobat, behin-behineko bermea eratu beharko dute.
Enkantean, hobetzen ahalko da behin-behineko adjudikazioko proposamenaren eskaintza, zenbateko osoaren seiren bat gehituz gutxienez.
Subitzan, 2025eko maiatzaren 13an.–Subitzako Kontzejuko burua, Diego Vela Macaya.
Iragarkiaren kodea: L2506972