2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
Monte Nuevo larrearen enkantea
Bidaurretako Udalak enkante bidez adjudikatu behar du Monte Nuevo larrea, baldintza-agiriaren arabera, interesdunen eskura baitago Udalaren Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian. Izan ere, larrea eman gabe gelditu da herritarren artean zuzenean adjudikatzeko prozeduran. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuari (haren bidez onetsi zen Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduari). Lehenengo enkantean larrea adjudikatu gabe geratu denez, %10 murrizten da hasierako prezioa.
Eskaerak aurkezteko epea hamabosgarren egun naturalean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bidaurretan, 2025eko maiatzaren 2an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.
Iragarkiaren kodea: L2506508