2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdia, euskara ikastea sustatzeko dirulaguntzak emateko 2024-2025 ikasturtean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 831298.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/831298).
Alkatetzaren maiatzaren 7ko 264/2025 Ebazpenaren bidez, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onetsi dira.
Lehena.–Onuradunak.
Oltza zendeako bizilagunak, udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak gutxienez ere sei hilabete lehenagotik.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Laguntzak izanen dira udal honek antolatu ezin dituen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat edo, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/8e72217a-9839-46c9-960a-ddc5d3998179/
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30era arte egonen da irekita.
Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2506760