110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Udako kanpaldietarako 2025eko deialdia. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 831285.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/831285).

Alkatetzaren maiatzaren 7ko 262/2025 Ebazpenaren bidez, euskarazko udalekuetarako 2025erako dirulaguntzen deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak.

LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/8e72217a-9839-46c9-960a-ddc5d3998179/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 600,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak 2025eko irailean aurkeztuko dira.

Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2506759