110. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Kirol jardueretarako prezio publikoak 2025erako

Altsasuko Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (abuztuaren 16an) argitaratutako prezio publikoak, honako hauei dagozkienak: Zelandi kirolguneko abonuak eta eguneko sarrerak, 2025erako, igeriketa-ikastaro trinkoak, 2025rako, Dantzalekuko igerilekuak, 2025erako, eta lehorreko eta uretako kirol-jarduerak, 2025-2026 aldirako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2506492