99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

28/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Interaktiboetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

184/2023 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako Osasun Publikoko ikuskatzaileen (albaitaria) bost lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan gehieneko plaza kopuru bat merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdien aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka.

EPATZE DEIA 136/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka: lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoko Merkataritza Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiaren lehenengo proban (A zatia) jarritako behin betiko kalifikazioen aurka. Oposizio hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren barruan dago.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Geriatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzurako osasun publikoko goi mailako teknikarien bi lanpostu merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka (deialdi hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 229/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzurako osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat (medikua-farmazialaria) merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka (deialdi hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 229/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

54E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, "Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. ÁGORART-2023" izeneko dirulaguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 689177.

55E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita 2023. urtean dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei emateko, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 689193.

71E/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi hau onesten baita: "Toki entitateentzako dirulaguntzak, ekintza berritzaileak egiteko hirigintza arloan, dokumentuak prestatuz edo inbertsioak eginez espazio publikoetan 2023an". DDBN identifikazioa: 690323.

64E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, gizarte erantzukizunaren arloko proiektuetarako dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 687452.

96E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko. DDBN identifikazioa: 687242.

111/2023 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2022-2023 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarrien deialdia egiten duena. DDBN identifikazioa: 687613.

AKATS ZUZENKETA, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak apirilaren 14an emandako 310E/2023 Ebazpenarena, zeinaren bidez onesten baita errepideko garraio zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraio enpresa pribatuak eta salgaien errepide-garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). DDBN identifikazioa: 688295.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

3D/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena gordailutu dela "Asociación de Inmobiliarias de Navarra" (siglatan AINA) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000303; lehengo gordailu zenbakia: NA/397).

1.7. BESTELAKOAK

92/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak 2023ko apirilaren 28rako iragarritako greba orokorrerako deialdia dela eta.

93/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena larrialdiak kudeatzeko hirugarrenek aire bitartekoekin ematen dituzten zerbitzuetarako, 2023ko apirilaren 28rako deitutako greba orokorra dela-eta.

28/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana. Horren bidez gutxieneko zerbitzuak ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitatean egiten den errepideko bidaiari-garraio erregularrerako 2023ko maiatzaren 5eko 00:00etatik 2023ko maiatzaren 6ko 23:59ra arte deitua dagoen greba dela eta.

37/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2023ko apirilaren 28rako iragarrita dagoen lanuzte orokorrerako deialdia dela eta.

131/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2023ko apirilaren 28rako iragarritako legezko lanuzte orokorraren deialdia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

182/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroa abian jar dadila.

43/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Corellako udal-mugartean dagoen "Guardian" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren onura publikoa zehazki deklaratzen duena.

121/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturtean diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak egiteko Nafarroako berariazko sarrera-proben deialdia egiten duena.

125/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako mailetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan hezkuntza itunak berritzearen gainean.

308/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez prozedura bat onesten baita Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larre azalerak aitortzeko, erabiltzaileek 2023ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.

110E/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita Caparrosoko udal-mugartean harri-ileko isolatzaileak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Rockwool Peninsular SA da.

112E/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa nabarmena egiteko esnetarako behi aziendaren ustiategi bat eta hondakin organikoen biometanizazio zentro bat biltzen dituen instalazio batean. Instalazioa Caparrosoko udal-mugartean dago, eta Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar Navarra SL dira haren titularrak.

113E/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela Kasedako udal-mugartean elikagaientzako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazioan soda kaustikoaren biltontzi berri bat paratzeko aldaketa proiektua. Instalazioaren titularra Viscofan España SLU da.

114E/2023 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baita industria garbiketako ekipoak fabrikatzen dituen instalazio baterako. Instalazioa Castejongo udal-mugartean dago eta titularra Equipamientos Industriales SA da.

116E/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Tebas-Muru Artederretako udal mugartean aglomeratu asfaltikoa egiteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Asfaltos de Biurrun SA da.

119E/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean beira laua fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra Guardian Industries Navarra SL da.

765/2023 EBAZPENA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzaile doktoreen lanpostuetarako lehiaketetan aplikatu beharreko baremoa aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez onetsia.

766/2023 Ebazpena, 2023ko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketetan prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituak aitortzen dituen araudia onesten duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez onetsia.

767/2023 Ebazpena, 2023ko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa berekien arauak onesten dituena", Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez onetsia.

768/2023 Ebazpena, 2023ko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ezagutzan Oinarritutako Entitateei buruzko Erregelamendua onesten duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez onetsia.

769/2023 Ebazpena, 2023ko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamenduaren aldaketa onesten duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez onetsia.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Alimenco SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Conservas Ángel Ria SAk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLIN

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

BERRIOZAR

Deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

ETXALAR

Deialdia, Etxalarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

IRURTZUN

Deialdia, idazkari-lanpostua aldi baterako eta administrazio-araubidean betetzeko

MÉLIDA

2023rako lan publikoaren eskaintza

2023rako lan publikoaren eskaintza

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

IRUÑA

Deialdia, izangaien bi zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Deialdia, Iruñeko Udalaren ikastetxeetako zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOA–

Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hainbat lanpostutako 74 plaza betetzeko, lekualdatze-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

TAFALLA

2023ko lan-eskaintza publikoa

Deialdia, Tafallako Udaltzaingorako udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko. deialdiko plaza kopurua handitzea

TUTERA

Deialdia, museoetako laguntzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko

EGUESIBAR

Deialdia, Udaltzaingoko 3 plaza (luzagarriak) oposizio bidez betetzeko. Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko oposizio-lehiaketa bidez, administrazio publikoko–antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 22-02467 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko 2. poligonoko 54. lurzatian. Hasierako onespena

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 384. lurzatian. Hasierako onespena

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 25. lurzatian. Hasierako onespena

2023ko festetako kartelen lehiaketarako oinarriak. Laburpena

2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Kirol klub eta elkarteendako dirulaguntzen deialdia, 2023. urtean. Laburpena

AÑORBE

Aldaketa Udal Planean, 1. poligonoko 66., 372. eta 373. lurzatietan. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak. 2023-2024 ikasturtea. Laburpena

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, V4.2 unitatean. Hasierako onespena

BURLATA

Deialdia, D ereduko ikasleendako 2022-2023 ikasturtean udako euskarazko kanpaldietarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Laburpena, Burlatako eraikinen birgaitze integralerako 2022-2023ko dirulaguntzen deialdiarena

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, 2023-2024 ikasturtean. Laburpena

ZIZUR

Deialdia, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzena (2023). Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetza proiektuak egin ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeekin. Laburpena

Aldaketa, Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuan (behin-behineko likidazio kontua). Hasierako onespena

LIZARRA

Dirulaguntzen deialdia laguntzak emateko garapen bidean diren herrialdeetako populazioetatik egoera sozial ahulean dauden horien oinarrizko beharrizanak asetzea helburu duten proiektuetarako (2023. urtea). Laburpena

Deialdia, 2023an gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa eremuko S-1 sektorearen birpartzelazio proiektuaren testu bategina. Onespena

Deialdia, eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

ESTERIBAR

Finken normalizazioa, Larrasoañako 21. poligonoko 29. lurzatian. Behin betiko onespena

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia eta hirigintza-hitzarmena Getze Galarko 4. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

GOIZUETA

Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE5-B unitatearen bereizketa eta borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

ITUREN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 108. lurzatian. Hasierako onespena

LESAKA

Udal Plan Orokorraren aldaketa UE-23 unitatean. Hasierako onespena

MENDABIA

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2023an La Nevera industrialdeko udal lurzatietan industria-lurzorua erosteko. Laburpena

MURCHANTE

Akats zuzenketa, 1. poligonoko 101., 102., 199., 201., 205. eta 206. lurzatien desafektazioa La Torre alderdian jendaurrean jartzeko iragarkian

IRUÑA

Ingurumeneko txosten estrategikoa, Beloso IX. unitate integratuko GZ-1 unitatearen zati baten eta Z5 unitatearen hiri-jarduketarako plan bereziarena. Onespena

Deialdia, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko erakundeei dirulaguntzak emateko, 2022/2023 denboraldian kirol jarduera iraunkor jakin batzuk antolatzeagatik. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023. urtean kontziliaziorako prestazio ekonomikoak arautzeko, 0-12 urte bitarteko adingabeak edo, desgaitasuna badute,16 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat. Laburpena

Plan bateratua, Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteen zati batean (Elizpea alderdia). Hasierako onespena

Deialdia, 2023ko sanferminetan peñek parte hartzeko dirulaguntzena. Laburpena

ZANGOZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1399. lurzatian. Hasierako onespena

6. poligonoko 249. eta 376. herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

TORRES DEL RÍO

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 1. poligonoko 1. lurzatiko 1. azpieremuko 1. unitatean. Hasierako onespena

DEIERRI

Zurukuaingo UE-ZUR-9 unitatearen urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Informazio publikoa, honako proiektu honena: "Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), Tafallako (Nafarroa) Pedrerako edateko uren araztegian"

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturtean, euskarazko ikasle helduei. Laburpena

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Desjabetzea, "San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektuan. Behin betiko onespena

Desjabetzea "Los Arcos-Elizagorria hornidura hodia berritzea" proiekturako. Behin betiko onespena

"Elizagorria - Viana deribazioa hornitzeko hodia, lehen fasea eta bigarren fasea" proiektuaren desjabetzea. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

Ebazpena, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak emana, Iberenova Promociones SAUri aurretiazko administrazio baimena ematen diona 296,297 MW-eko potentzia instalatuko FV Peralta instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako. Nafarroako Azkoien, Funes, Milagro, Cadreita, Valtierra eta Castejóngo udal-mugarteetan daude kokatuta

Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, Aixeindar SAri aurretiazko administrazio baimena ematen diona 40 MW-eko potentzia instalatuko Labraza haize-parkerako, zeina Oiongo (Araba) eta Aguilar Kodesko (Nafarroa) udal-mugarteetan kokatuta baitago

Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, Desarrollos Renovables del Norte SLri aurretiazko administrazio baimena ematen diona 11,4 MW-eko potentzia instalatuko La Senda haize-parkerako, zeina Azueloko, Aguilar Kodesko, Arasko eta Vianako udal-mugarteetan kokatuta baitago; Nafarroako probintzian

Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, Desarrollos Renovables del Norte SLri aurretiazko administrazio baimena ematen diona 22,8 MW-eko potentzia instalatuko El Camino haize-parkerako, zeina Azueloko, Aguilar Kodesko, Arasko eta Vianako udal-mugarteetan kokatuta baitago, Nafarroako probintzian