99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

6. poligonoko 249. eta 376. herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, ondoren ematen den erabakia hartu zuen, bertaratutako udalkide guztien aldeko botoarekin, hau da, gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak agindutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

1. Hasiera batez onestea herri-ondasunak desafektatzeko espedientea –6. poligonoko katastroko 249. eta 376. lurzatiak– eta horretarako prestatutako baldintza-agiria, lurzati horietan eratzeko lur azpiko linea elektrikoaren karga eta bide-zorra, ehun eta hemeretzi eta hogeita hamahiru metro lineal (119,33 ml) luze eta zero eta sei metro lineal (0,6 ml) zabal izanen dena, eta hirurogeita hamalau metro koadroko (74 m²) zortasuna sortuz, eta bost (5) kutxatila jartzea Zangozako Udalaren herri-lurretan, Valdeoscura alderdiko bi lurzatitan zehar, "IFV CAMINO JAVIER" parke fotovoltaikoak (aurrerantzean, proiektua) sortutako energia eramateko. Estarta FV SL merkataritza sozietateak garatuko du parkea.

2. Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barruan egokitzat jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

3. Hasierako erabakia behin betikoa izanen da jendaurreko aldian alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zangozan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2306950