99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691506.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691506).

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 26ko 175/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

1. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Nafarroan dutenak, udal intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte. 2. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Nafarroan ez izanik ere, Nafarroan intereseko proiektuak egiten badituzte. 3. Ordezkaritza sindikalean ari diren erakunde, entitate edo taldeek ez dute deialdi honetan parte hartzen ahal. Bete beharko dituzte deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak emateko sistema ezartzea 2023. urterako, Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateentzat, bereziki proiektuen helburua bada ondorio sozial eta ekonomikoak arintzea errefuxiatuei eta behar sozialak dituzten taldeei, betiere Nafarroan bizi direnei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarriak, dirulaguntzak emateko Nafarroan prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

9.300 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2023ko ekainaren 24an.

Gazolatzen, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2306897