99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa Udal Planean, 1. poligonoko 66., 372. eta 373. lurzatietan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2023ko apirilaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Añorbeko Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketa 1. poligonoko 66., 372. eta 373. lurzatietan, kirol ekipamendurako hiri-lurzorua handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2306794