99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko oposizio-lehiaketa bidez, administrazio publikoko–antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 21ean hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, izangaien zerrenda bat osatzeko oposizio-lehiaketa bidez, administrazio publikoko–antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostuan (A maila) aldi baterako kontratuarekin betetzeko, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ eta http://www.zizurmayor.es/eu/ helbideetan, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2306586