99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 25. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko apirilaren 24ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi da Bake kaleko 38ko jabeen erkidegoak 4. poligonoko 25. lurzatian sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Altsasun, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306504