99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2023an gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 690374.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/690374).

Deialdiaren xedea da arautzea Lizarrako Udalak gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2023. urtean emanen dizkien dirulaguntzak.

Dirulaguntzaren helburua da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak gauzatzen dituzten proiektuei. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, laguntza, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen inguruko sustapena eta sentsibilizazioa.

Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

Oinarri arautzaileak: gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako dirulaguntzak ematekoak 2023an.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epea: 15 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2306487