99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ingurumeneko txosten estrategikoa, Beloso IX. unitate integratuko GZ-1 unitatearen zati baten eta Z5 unitatearen hiri-jarduketarako plan bereziarena. Onespena

Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko apirilaren 20an:

Ikusirik espedienteko dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Ingurumeneko txosten estrategikoa, Beloso IX. unitate integratuko GZ-1 unitatearen zati baten eta Z5 unitatearen hiri-jarduketarako plan bereziarena.

2. Ebazpen hau eta ingurumen txostena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoari.

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an.–Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkaria, Juan José Echeverría Iriarte.

Ingurumeneko txosten estrategikoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2306469