99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

184/2023 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako Osasun Publikoko ikuskatzaileen (albaitaria) bost lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 22/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko osasun publikoko goi mailako teknikarien (albaitaria) bost lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2023ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren martxoaren 10eko 128/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakar batek ere ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea deialdi hau, izangai bakar batek ere ez baitu lanposturik aukeratu: deialdia, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko osasun publikoko goi mailako teknikarien (albaitaria) bost lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Lanpostuok zenbaki hauek dituzte plantillan: 67024, 67049, 72439, 72440 eta 72441

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2023ko apirilaren 14an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2305971