99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

2023rako lan publikoaren eskaintza

2023-0107 Ebazpenean eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluan ezarritakoa betez, zeinak xedatzen baitu Burutzaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea osoko bilkurak onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera, 2023. urterako lan publikoaren eskaintza onetsi da, eta honako lanpostu hauek ditu:

–20/1 kodea, administrari ofizialaren lanpostua, C mailakoa, funtzionarioa.

Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, plantillan lanposturik gehitu gabe.

–10/2 kodea, zerbitzu anitzeko ofizialaren lanpostua, C mailakoa, oposizio-lehiaketa librearen bidez betetzekoa, plantillan lanposturik gehitu gabe.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Melidan, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2306788