99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, Tafallako Udaltzaingorako udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko. deialdiko plaza kopurua handitzea

Tafallako Udaleko alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko Ebazpena, Tafallako Udaltzaingorako udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiko plaza kopurua handitzen duena.

Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko abuztuaren 9an hartutako erabakiaren bidez (2022ko irailaren 8ko 179 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdia onartu zen, eta 1.2 eta 7.3 oinarrietan xedatzen da hautaketa-prozesuan plazak handitzeko aukera, izangaia oinarrizko prestakuntza-ikastaroan sartu aurretik plaza huts gehiago gertatzen badira; oinarriek Tokiko Gobernu Batzarrari esleitzen diote eskumen hori.

04.12 lanpostu hutsak betetzen ditu deialdiak plazak handitzeko aurreikusten dituen baldintzak, eta Segurtasun eta Larrialdi Eskolako hurrengo oinarrizko kurtsoan sartzeko epean dago.

Apirilaren 21eko 1/2023 Dekretuaren bidez, Tafallako Udaleko Alkatetzak eskumen delegatua eman zion Tokiko Gobernu Batzarrari 2023ko lan eskaintza publikoa onartzeko eta plazak handitzeko 2022ko abuztuaren 9an onartutako deialdian.

Azaldutakoaren indarrez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko abuztuaren 9an onartutako Tafallako Udaltzaingorako udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdian plaza bat handitzea.

Bigarrena.–Azaldutako inguruabarrak kontuan hartuta, Ebazpen honen eraginkortasuna Tafallako Udaleko Alkatetzaren Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeak baldintzatuko du. Ebazpen horren bidez, 2023ko lan-eskaintza publikoa onartzen da.

Hirugarrena.–Deialdiko 7.3 oinarrian xedatutakoa betez, ebazpen hau udaletxeko iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tafallan, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Jesús María Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2306765