99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691421.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691421).

Xedea. Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren araubidean, eskola-jantokietara joan daitezen Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleak, baldin erroldaturik badaude eta bizi badira Lizarrako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdean (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin).

Onuradunak. Lizarrako oinarrizko eskualdeko bizilagunak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak. Laguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean jaso dira (Erabakia, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2023an, Lizarrako, Muniain-Aberingo eta Morentingo bizilagunei).

Zenbatekoa. Deialdirako zenbateko osoa 5.000 euro da.

Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea izanen da 2023ko maiatzaren 22tik ekainaren 2ra.

Lizarran, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2306832