99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren ikastetxeetako zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Giza Baliabideetako zuzendariak honako Ebazpen hau eman zuen 2023ko apirilaren 26an:

Bat etorrita, Iruñeko Udalaren Ikastetxeetako Zerbitzuko Buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetze aldera 2023ko 33. NAOn, otsailaren 16koan, argitaratutako deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, honako hau ebatzi dut:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak:

***4168**

BAZTÁN IBAÑEZ, IVÁN

***4296**

LANA ELOLA, MÓNICA

***2055**

RODRÍGUEZ PALACIOS, JOSÉ RAÚL

***9865**

SOLA LEUNDA, JOSÉ MARÍA

Baztertutako izangaiak:

Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako funtzionario ez izateagatik:

***4507**

LAGHZARI BENDAMI, TARIK

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera.

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: José Manuel Santana Toledo, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritaren partaidetza eta Gazteria Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Pilar Lanuza Aguerri, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritaren partaidetza eta Gazteria Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Mónica Sánchez Ibáñez, Langileen Batzordearen ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Javier Monreal Gainza, Langileen Batzordearen ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

3.–Memoria - Lana.

Deialdiaren oinarrietako 10.1. apartatuan aipatzen den memoria - lana:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

  • Lanpostuaren zereginak aztertzea.
  • Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.
  • Azpiegituren zerbitzuko antolaketa teknikoa.

–Dokumetua PDF formatuan aurkeztuko da, USB batean.

–PDF dokumentu horrek honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

  • Letra-tipoa: Arial.
  • Tamaina: 12 puntu.
  • Lerroartea, soila eta justifikatua.
  • Luzera: 10 eta 15 orri bitarte, alde bakarretik (DIN A4)
  • Orriak zenbakituta aurkeztu beharko da.

–Plika-sistema erabiliko da; hortaz, ez USBan, ez dokumentuan, ez da izenik eta abizenik idatziko, ez eta identifikagarria izan daitekeen beste daturik ere. Izan ere, probatik baztertua izateko arrazoietako bat da, eta izangaiei jakinaraziko zaie behar beste denborarekin.

–Aurkezteko data: 2023ko maiatzaren 22an, goizeko 9:00etan, Descalzos kaleko 72. zenbakiko udal-eraikineko beheko solairuan dagoen aretoan.

–Ahozko defentsa maiatzaren 25ean izango da, goizeko 9etan, udal areto berean. Izangai bakoitzaren esku-hartzearen ordu zehatza Udalaren webgunean argitaratuko da.

4.–Errekurtsoak:

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Errekurtsoak jartzeko ondorioetarako, argitalpena Udalaren webgunean argitaratuko da. Halaber, Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena eta deia egiteko.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an-Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aranzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2306597