99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Finken normalizazioa, Larrasoañako 21. poligonoko 29. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 23ko 74/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen finkak normalizatzeko proiektua, Larrasoañako 21. poligonoko 29. lurzatirako. Abilio Errea Alzórrizek sustatu du.

Iragarkia 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, argitaratu ondorengo jendaurreko aldian ez denez alegaziorik aurkeztu, Esteribarko Udalak, Alkatetzaren apirilaren 27ko 209/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du aipatutako finkak normalizatzeko proiektua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2306814