99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, museoetako laguntzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoak, lehendakariaren apirilaren 28ko 17/2023 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, museoetako laguntzaile lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoan sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, "Lan publikoaren eskaintza" atalean.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 3an.–Lehendakaria, Mercedes Áñón Montón.

Iragarkiaren kodea: L2306967