99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 3ko ebazpen baten bidez, prozedura hasi zen Abartzuzako Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datu batzuen berritze kolektiborako, datu horiek oker baitaude edo inskribatu behar den errealitatearekin bat egiten ez baitute, 2. poligonoko katastroko lurzati hauei dagokienez: 231, 232, 233, 234, 235, 239, 240, 243, 244, 245, 248, 679, 250, 251, 252, 253 eta 254. Helburua da udal katastroa egokitzea lurzati horien egungo errealitate fisikoari. Aipatu prozedura arautzen da azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan (Lur-ondasunen Erregistroari buruzko Foru Legea).

Ebazpena 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, eta ukitutako titularrek deklarazioa egiteko hilabeteko epea iraganik, Udalak berritzeari ekin dio eta ukitutako higiezinen mugaketa grafiko berria taxutu du. Dokumentazio hori jendaurrean edukiko da Udalaren egoitzetan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan eta hura amaitu eta hurrengo hamabost egunetan, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta karakterizazioari dagokienez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2306505