99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuan (behin-behineko likidazio kontua). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 2ko 183/23 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da aldaketa egitea Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuan (behin-behineko likidazio kontua).

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2306936