99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzena (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691473.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691473).

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko 177/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak: onuradun izan daitezke dirulaguntza jaso ahal izateko moduko egoera duten pertsonak, deialdiaren 3. puntuan aurreikusten diren inguruabarretan badaude.

Bigarrena.–Xedea: ordezko garraiobide irisgarria ematea mugitzeko zailtasunak dituzten Zizur zendeako bizilagunei, taxi zerbitzua erabiliz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen deialdi publikoa, Zizur zendean mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzena (2023).

Laugarrena.–Zenbatekoa: 10.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2023ko abenduaren 31ra bitarte.

Gazolatzen, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2306835