99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, V4.2 unitatean. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat V4.2 unitatean bolumen eraikigarriak aldatzeko, Berriozarko herri zaharrean, Excavaciones Fermín Osés SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:

https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/04/2023-02-24-23002-ESTUDIO-DE-DETALLE-UNIDAD-V4.2.pdf

Berriozarren, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2306562