99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1399. lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 5. poligonoko 1399. katastro-lurzatian (UC.-1 "Zabalgune estentsibo finkatua" unitatearen barnean); hala, sestra gaineko 300 m²-ko eraikigarritasuna ematen zaio, espedientean jasotako 2022ko azaroko agiriarekin bat.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldia ikusirik, Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera, behar izanez gero.

Zangozan, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2306948