99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE5-B unitatearen bereizketa eta borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onartu zen Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE5-B unitatea bereizi eta borondatezko birpartzelazio proiektua, Xumar Bakero Olaizolak eta Ignacio Loiarte Escuderok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez.

Goizuetan, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2306596